Descripción o resumen: Euskal Herrian, zerumuga itsasoak eta mendiak partekatzen dute. Lekuko dugu, Donibane Lohitzune itsasaldean bizitza osoa nabigatzen pasa duen Esperantza ontziaren etaArbailak oihan hegian kokatua den Inxauseta etxearen artean gertaezinezko elkartzearen ixtorioa.Esperantza, zuhaitzen itzalpea gustukoa duen intxaur-oskola. Inxauseta, geroa galtzera utzi ez nahian, mundu beti eta korapilatsu hau bakarrik trukaketaeta eztabaidaren bidez ulertuko dela pentsatzen duten guziak, bere intxaurrondoaren itzalean babesten dituen etxea.Esperantza, 40 urtez bereber bidaiatzen, hango eta hemengo emazteki eta gizonezkoen bizitzaz jakin-gose.Intxauseta, 40 urtez Alhagune Ainitzen Antzezlekua, amesten, eraikitzen, eta batez ere biziarazten.Esperantza Inxausetako intxaurrondoaren itzalpean, topaketa ezinbestekoa zen. Koldo eta Asiskok asmatu dute Supasterk ahalbidetu du.