Descripción o resumen: Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste karramarro eta kakanarru deitzen diolako. Baina gol mundial hori sartu nahian, mutikoa atzeraka ibiltzen hasiko da, atzeraka, bai, abiada egokia hartu ahal izateko. Eta, joan, joan, beti joan, atzera, atzera, beti atzera, Nikolasek oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du, ia barregarri geratzeraino Eskerrak hiru lagun edo kasik lau bitxi eta berezi ondoan izango dituen! Alabaina, geratuko al zaio indarrik, berak nahi duen bezalako txuta egiteko? Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi du lan honekin Patxi Zubizarretak. Edertasunez eta jolasez gainezka egiten duen kontakizun honetan, errealitatea eta fantasia abilezia handiz nahastu ditu idazleak. Elena Odriozolaren ilustrazioek, dotorezia handiz, areagotu baino ez dute egin idazlearen asmazio burutsua.